Egun osoko egitaraua, Futbol 7 txapelketaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 18a, 02:00

Jokatuz elkartu eta irabazi etxera! lelopean, futbol 7 txapelketa antolatu dute aurten ere. Oraingo honetan, irailaren 3an izango da, eta egun osoko egitaraua antolatu dute txapelketaren bueltan.

Goizeko 08:30etatik, etenik gabe
Goizeko 08:30etarako jarri dute aurreneko zita Zubipen. Bertan osatuko dira txapelketarako taldeak. Orduan, antolatuko dituzte partiduak, eta 09:00etan emango zaio hasiera norgehiagokari.
Goiz osoa Zubipen pasa ondoren, bazkaria egingo du­te, Tilosetan. Eta bazkalosteko giroan laguntzeko, Andoni Ollokiegik eskainiko du kantaldia. Egunari bukaera emateko, Sakatu elektrotxaranga izango da Hernaniko kaleetan barrena. 

Izenematea, irekita
Txapelketan parte hartu nahi dutenek, orain daukate izena emateko aukera. Garin, Apea­dero, Txili eta Zintzarri tabernetan apuntatu daiteke, baita futbol7hernani­@gmail.­com helbidearen bitartez ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!