Irailean sartzearekin bat, martxan jarriko da Astigarraga. Kultur agenda, behintzat, ekitaldiz betea dator.
Hasteko, hilaren 13an Arantxa Urretabizkaiarekin solasadia izango da, eta 22an, Ni, Urumea dokumentala jarriko da. Bestalde, hilaren 10ean Gaztelekua irekiko da, eta 17tik aurrera, Sagar Uzta Jaiak hartuko du herria. Erakusketak eta bestelako ekitaldiak ere ez dira faltako.
Iraileko agenda
4 Astigarraga-Oiartzun etapa, ‘2016 Bidea’ egitasmoaren barruan, Frantxillatik (Zamalbide-Bentak) abiatuta. Aurretik, Txirriskla taldeko txistularien diana, 08:30etan.
5 Kultur etxeko ikastaroetan izena emateko epearen irekiera.
10 Gaztelekuaren irekiera festa, arratsaldeko 16:30etan.
13 Solasaldia Arantxa Urretabizkaiarekin, 18:00etan kultur etxean. Harituz elkarteak antolatua.
16 Aiztondo abesbatzaren entseguen hasiera, 20:00etan ikastolako aretoan (sarrera, kiroldegiko aparkalekutik). Izenematea: aiztondoabesbatza@gmail.com / 943 33 50 64.
19 KZ Gunean dinamizatzailea, 09:00etatik 10:45etara.
22 Ni, Urumea dokumentala, 19:00etan kultur etxean, Cristina Enea Fundazioaren eskutik, debalde. Aurkezlea: Gaizka Aranguren.
27 Euskararen Eguneko Erronkari buruzko azalpenak eta prestatzeko bilera, 19:00etan kultur etxean.erakusketak
16-25 Sagardo ibaiak bizitza iturri. Kultur etxean, astelehenetik larunbatera, 11:00-13:30 eta 16:00-19:30, eta igandeetan, 11:00-13:30.
1-24 Argazki erakusketa. AEK euskaltegiak 2015-2016 ikasturtean ateratako argazkiak, herriko hainbat tarbenatan.
XVI. sagar uzta jaia
17 Bisita gidatua, 13:00-18:30, Urumean barrena eta XX. mendeko Ergobiako sagardotegien aurkezpena:
-15:30etan, paddle surf-en irteera Urumeako Arraun Kirolak-etik, Ergobiako zubiraino, Lourdes Odriozola, Sagardoetxeko historialariaren azalpenekin.
-18:00etan, bisita gidatua Ergobiako plazan, XX. mendeko sagardotegiak ezagutzeko, Andoni Arzallusen azalpenekin. Ondoren, pintxo eta sagardo dastaketa.
22 Pintxo potea, 19:00etan, Astigarragako tabernetan, sagarren eratorriekin egindako pintxoekin.
23 Sagardo sagarren dastatze gidatua, 19:00etan.
24 Mendi buelta familian Santiomendik zehar, sagar motak ezagutzeko, 09:30etan hasita.
24 III. Sagardobide Erronka 11:00etan. Santiomendin zehar bizikletan eta korrika egiten den errelebo proba.
25 Sagarraren Jaia Foru Plazan:
09:30etan, diana.
10:30-12:00, Sagarrekin egindako postre lehiaketa.
10:30-12:00, Argazki digitalen Rallyrako izenematea.
11:00-13:30, Haurrentzako jolasak eta tailerrak.
11:00-14:00, Sagarraren azoka: erakusketa, dastaketa eta salmenta.
11:00etan, urteko uztako aurreneko muztioaren elaborazioa, sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea.
12:20etan, sagar dantza eta kirikoketa.
13:00etan, txalaparta, eta urteko aurreneko muztioaren dastaketa.
13:00etan, VIII. Kizki Eguna.
14:30etan, bazkari herrikoia.
17:30etan, herri arteko sagargintzako probak.
Informazioa: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.eus.