Kontxan sartu da, ‘Maialen’

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 2a, 02:00

Ederki merezita, Kontxarako sailkatzea lortu zuten atzo Hernaniko neskek; zazpi ontzirentzako zegoen lekua, eta seigarren egin zuten, aurreneko sailkatuarengandik, Hibaikaren­gan­dik, 37 segundura sartuta, eta Deusto atzean utzita. Be­raz, igandean Kontxako estropadan izango da Maialen. Hain zuzen, bigarren txandan hartuko du parte, San Juan, Deusto eta Oriorekin. Kontxatik kanpo geratutakok izan dira: Honda­rri­bia, Colindres eta A Cabana. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!