san Roke patroia omendu zuten atzo Urumea bailarako bi herritan: Aranon eta Astigarragan, hain zuzen. Aranon, San Roke ermitaren inguruetan hasi zuten festa, eta Astigarragan, Santiomendiko ermitan.
Aranoko kasuan, bertako eta inguruko txistularien doinuekin girotu zuten herria, baita horietako bi omendu ere: Patxi Apezetxea zuzendaria eta Joseba Sebastian atabalaria. Astigarragan, ordea, Astigar dantza taldeko kideek egin zuten ermitan eguneko dantza nagusia.