Peñaren erokeriekin, agurra jaiei!

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 20a, 02:00

Peñaren eta ezkonduen egunarekin bukatu ziren herenegun Amabirjin jaiak. Aurtengoan sei egunez luzatu dute festa goizuetarrek; plazako obrek ez dute jai giroarekin bukatu, eta zezenak ofizialki ez egon arren, adarrak ez dira faltatu lagun kuadrila batek atera baitzuen plastikozko zezenarekin. Ezta opariak ere: argizaiola bat irabazi zuen 267 zenbakidunak sagardo probaketan, eta hainbat sari eskuratu dituzte lehiaketetako irabazleek. Pilota partiduetan, ordea, Aranok eraman zuen txapela, Huizi-Lizeaga aranoarrek Urkizu-Gurutzealde goizuetarrak 22-19 irabazi ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!