Amabirjinaren egun haundia pasata, gutxi geratzen zaie goizuetarrei herriko fiestez gozatzeko. Gaur izanen dute azkeneko parranda, eta bihar eginen dute fiesten bukaerako ekitaldia, gauerdian.
Sagardo probaketa, dantza eta jotak, gaur
Erraldoi eta buruhaundiek esnatuko dituzte herritarrak 11:00etan, kaleetan barrena kalejira eginez. Ondoren, bixita berezia jasoko dute goizuetarrek, eguerdi aldera. Izan ere, herriko plazan elkartuko dira Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile hoberenak.
Arratsaldez, 18:00etan izanen da Umore Ona dantza taldearen emanaldia. Jarraian, jotak entzun ahal izanen dira. Eta eguna bukatzeko, Azken Trena taldeak kontzertua eskainiko du ikastolan.
Peñaren eta ezkonduen eguna, bihar
Bukaera borobila eginen dute bihar goizuetarrek, orduan izanen baita Peña eta ezkonduen eguna.
GAURKO EGITARAUA
11:00, Herriko erraldoi eta buruhaundien konpartsa kaleetan zehar.
12:00, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte-hartzearekin, sagardo probaketa plazan.
13:30, Igandea txaranga kaleetan barrena.
18:00, Umore Ona dantza taldearen emanaldia eskolan.
20:00, Voces Navarras taldearen eskutik, jotak plazan.
23:00, Azken Trena taldea, ikastolan.