Haurren egunak emango dio hasiera festari, etzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 17a, 02:00

Etzi emango zaie hasiera aurtengo Ergobiko jaiei. Osti­raletik astelehenera arte, lau eguneko egitarau bizia pres­tatu baitu Danak Bat jai ba­tzordeak horretarako.

Hainbat bazkari eta afari
Ekintza mordoa izango dira lau egunetan zehar: musika, haurrentzako jolasak, herri kirolak... baina, xarma berezia izango dute bazkari eta afari herrikoiek.
Denera zazpi otordu an­to­latu dituzte bizilagunek, eta hori­etan parte hartu ahal iza­teko, ezinbestekoa izango da txartela txosnan erostea. 
Bi aukera izango dira: otor­d­­uko bat, edo bono bereziaren bitartez, hau da, 75 euroren truke otordu guztietara joateko aukera luzatu dute.

ETZIKO PROGRAMA
17:00, Jaien hasiera; eta jarraian, haur jolasak adin guztietako umeentzat.
19:00, Txokolatea txurroekin, Lete-Enea etxeko esku paregabeek prestatuta.
20:00, Basculas Samsoren eskutik, jaietan zehar parte hartuko duten idi, zaldi eta gizonen pisaketa egingo da plazan.
20:30, DJ Bull-en aurkezpena, plazan.
21:30, Luma Gorri oilasko jatea entsalada mixtarekin, gazta, intxaurrak, irasagarra, edariak eta kafea, karpan (Helduek, 20 euro; haurrek, 12 euro). 
23:15, Zezen-suzkoa.
23:30, Giza-proba: Haure hemenaldoren lagunak Earra einzidanen aurka, edo Imanolen lagunak Izetaren lagunen aurka, edo Ergobikoak Paollakoen aurka. 6 lagunen taldeak 900kg-ko harriarekin. 20 minututan nork plaza gehiago egin.
00:30, DJ Bull, aspertu arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!