Aizpuru IIIa, Barrenetxea IVaren erronka berria

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 16a, 02:00

Lehia bizia dela argi utzi zuen Endika Barrenetxea hernaniarrak larunbatean Gala­rre­ta Kutxabank Txapelketako fi­nal-laurdenetako partidu­an. Eta gaur, finalerdietan sartzeko aukera hain gertu izanda, irabaztera aterako dela, za­lan­­tzarik ez dago.

Aizpuru IIIa, aurkari
Oraingo honetan, Aizpuru IIIa izango du aurkari hernaniarrak, Kutxabank Erremonte Txapelketako B taldeko hirugarren partaidea, hain zuzen.
Ez da edonolako partidua izango Barrenetxea IVaren­tzat, izan ere, gaur irabazten badu, B taldearen lidergotza izango du, eta, beraz, finalerdietan izango da, dudarik gabe. Izan ere, talde bakoitzeko aurreneko biak dira finalerdietarako sailkatuak izango direnak.
Baina hori ez da abuztuaren 25era arte jakingo, or­duan bukatuko baita finalerdien aurreko ligaxka.

A taldeak, ere bai
Hau ez da Galarretan, arratsaldeko 16:00etatik au­rrera, izango den partidu ba­karra. Ohiko partiduez gain, A taldekoek ere arituko dira lehian; Urriza, Endika eta Ionek denak denen aurka jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!