Jolaserako beste bi aukera, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 16a, 02:00

Azkenaldian eguraldiak la­gun­tzen zuela ikusita, aurten ere haur eta gaz­teentzat jolasak antolatzen hasi ziren aurreko astean igerileku irekietan, eta aste ho­netan ere aukera bitan erre­pikatuko da. Gaur izango da au­rrenekoa, eta bihar ere bertan izango dira, goizeko 11:00e­tatik 14:00e­tara bitartean.

Aukera anitzak
Denetarik jartzen dute familian gozatu ahal izateko: ohe elastikoak, boleibola, slack-line-a... eta bertan izaten dira goiz osoan zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!