Hiri baratza propioa, Zikuñagako gazteek

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 16a, 02:00

Proiektu berria abiarazi dute Hernaniko Kale Hezitzaileek Zikuñagako hainbat gazte­e­kin batera: hiri baratza bat sortu eta lantzearena, hain zuzen. Eta proiektu berria nola dijoan ikusteko, Xabi Lertxundi zer­bitzu sozialetako zinego­tzi­aren bixita jaso zuten duela bi aste inguru.

Zaintzeko ardura, gazteek
Proiektu berri honetan, Ziku­ñagako 13-14 urteko gazte talde batek hiri baratza zaindu eta lantzeko ardura hartu du. Hau da, jardinerak montatu ondo­ren, garaiaren arabera, be­raiek erabakiko dute zer lan­datu, eta horre­tarako beha­rrezkoak dituz­ten lan­dareak erosi eta landatzen ari dira. Ardura gazteena den arren, kale hezitzaileak hor dau­de, behar dutenean la­gun­tzeko.

Landatzeko, auzokonposta
Gainera, Udalak jakinarazi du­, gazteek egin duten lan honetarako au­zo­konpostako etxoletan egin­­­dako kon­­­posta era­bil­tzen ari direla.  yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!