Patxadaz aukeratu ahal izateko, abuztu hasieran aurkeztu zituen Udalak, 2016-2017 ikasturtean Biterin emango diren ikastaroak.
Berrikuntzen artean, bereziki bi aipatu zituzten: bi urtetik aurrerako umeentzako ikastaroak sortu izana, eta ikasturte osorako izena eman ezin dutenentzako, denbora laburragoa iraungo duten ikastaro eskaintza.
Aurrematrikula, eta zozketa
Ikastaro guztietan izena emateko epea irailaren 1etik 7ra bitartean egongo da zabalik, Biterin bertan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etarako tartean.
Jende gehiegik izena emanez gero, zozketa egingo da irailaren 9an, Biterin, 12:00etan. Ondoren, matrikula egin beharko da irailaren 12tik 16ra bitartean; NANaren zenbakia eta kontu korrontea aurkeztu beharko dira.
Herritarrak, kontuan
Ikastaroak prestatzeko, herritarren eskaerak izan dituzte kontuan. Horrela, umeentzako ikastaroak sortu dira. Era berean, arrakasta izaten dutenak mantendu dira. Azkenik, euskeraren presentzia bermatu da.
HELDUENTZAKO IKASTAROAK
Urriaren 3tik ekainaren 15era
Egur taila: astelehenetan, 09:30-12:00 edo asteartetan euskeraz, 18:00-20:30. Prezioa: bertakoek 164 euro; kanpokoek 216 euro.
Pintura (hastapena): euskeraz, astearte eta ostegunetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 262 €; kanpokoek, 342€.
Pintura (sakontzea): astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 262 euro; kanpokoek, 342€.
Pintura: astearte eta ostegunetan, 10:00-12:00. Prezioa: bertakoek 262 euro; kanpokoek, 342€.
Zeramika: astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 262 euro; kanpokoek, 342€.
Eskulanak: astearte eta ostegunetan, 10:00-12:00. Prezioa: bertakoek 197 euro; kanpokoek, 260 euro.
Patchwork: euskeraz, ostegunetan, 17:00-19:00. Prezioa: bertakoek 129 euro; kanpokoek, 172 euro.
Arropa konponketa: euskeraz, asteartetan, 17:00-19:00. Prezioa: bertakoek 129 euro; kanpokoek, 172 euro.
Altzarien itxura berritzea: asteartetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 129 euro; kanpokoek 172 euro.
Dantza garaikidea: euskeraz, astearte eta ostegunetan, 09:30-11:00. Prezioa: bertakoek 197 euro; kanpokoek, 260 euro.
Dantza garaikidea (hastapena): astelehen eta asteazkenetan, 18:00-19:30. Prezioa: bertakoek 197 euro; kanpokoek, 260 euro.
Dantza garaikidea (sakontzea): euskeraz, astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00. Prezioa: bertakoek 197 euro; kanpokoek, 260 euro.
Dantza garaikidea (hastapena): euskeraz, ostegunetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 129 euro; kanpokoek, 172 euro.
Dantza latinoak (sakontzea): asteartetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 129 euro; kanpokoek, 172 euro.
Tai-Chikung (hastapena): astearte eta ostegunetan, 09:00-10:30. Prezioa: bertakoek 197 euro; kanpokoek, 260€.
Tai-Chikung (sakontzea): euskeraz, astearte eta ostegunetan, 17:30-19:00. Prezioa: bertakoek 197 euro; kanpokoek, 260 euro.
Yoga (hastapena): euskeraz astearte eta ostegunetan, 19:30-21:00. Prezioa: bertakoek 197 euro; kanpokoek, 260 €.
Yoga (hastapena): astearte eta ostegunetan, 15:00-16:30. Prezioa: bertakoek 197 euro; kanpokoek, 260 euro.
Yoga (sakontzea): astelehen eta asteazkenetan, 09:30-11:00. Prezioa: bertakoek 197 euro; kanpokoek, 260 €.
Yoga (hastapena): euskeraz, aastelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00. Prezioa: bertakoek 197 €; kanpokoek, 260 €.
IKASTARO LABURRAK
Argazkigintza digitala (hastapena): urriaren 3tik abenduaren 19ra, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 38 €; kanpokoek, 50 €.
Argazkigintza digitala (sakontzea): euskeraz, urtarrilaren 9tik apirilaren 12ra, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 38 euro; kanpokoek, 50 euro.
Sasoiko sukaldaritza: euskeraz, urriaren 5etik abenduaren 7ra, asteazkenetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 38 euro; kanpokoek, 50 euro.
Sukaldaritza. Pintxoak: urtarrilaren 11tik martxoaren 15era, asteazkenetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 38 euro; kanpokoek, 50 euro.
HAURRENTZAKO EKINTZAK
Denak euskeraz
Antzerkia (9-12 urte): euskeraz, urriaren 15etik maiatzaren 27ra, larunbatetan 10:00-12:00. Prezioa: bertakoek 86 euro; kanpokoek, 111 euro.
Pintura-marrazketa (6-8 urte): euskeraz, urriaren 4tik maiatzaren 30era, astearte eta ostegunetan, 17:30-19:00. Prezioa: bertakoek 127 €; kanpokoek, 164 €.
Sormena lantzen: dantza, antzerkia, psikomotirizitatea (2-5 urte): euskeraz, urriaren 3tik maiatzaren 29ra, astelehenetan, 17:30-19:00. Prezioa: bertakoek 64 euro; kanpokoek, 85 euro.
Dantza garaikidea (6-8 urte): euskeraz, urriaren 4tik maiatzaren 23ra, asteartetan, 17:30-19:00. Prezioa: bertakoek 64 euro; kanpokoek 85 euro.
Dantza: hip-hop, funky (9-12 urte): euskeraz, urriaren 14tik maiatzaren 26ra, ostiraletan, 17:30-19:00. Prezioa: bertakoek 64 euro; kanpokoek, 85 €.
GAZTETXOENTZAT EKINTZAK
DJ (14-16 urte): euskeraz, urriaren 14tik maiatzaren 26ra, ostiraletan, 18:00-20:00. Prezioa: bertakoek 129 €; kanpokoek, 172 €.