Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskudeak izango dira irailaren 25ean, eta, dagoeneko, ireki dute posta bidez bozkatzeko epea. Horregatik, Hernaniko PSE-EE alderdiak jakinarazi du botoa posta bidez eman nahi duenarentzat laguntza eskainiko duela abuztuaren 29tik irailaren 15era arte, sozialistek Hernanin duten egoitza berrian (Laiztiaga kalea, 8). Hiru aste horietan zehar, astelehenetik ostiralera irekiko dute bulegoa, 11:30etatik 13:30etara, eta 16:00etatik 19:00etara.