Egun osoko festa gaur, Santiomendi auzoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 15a, 02:00

Amabirjin eguna jai eguna da toki askotan, eta baita Astigarragako Santiomendi auzoan ere. Goizeko 09:00e­tan dianarekin hasi, eta egun osoko festa prestatu dute, eguraldia lagun.

Bazkalaurrea, tortilla eta sagardoak lagunduta
Auzoa ondo esnatuta, 11:30e­tan tortilla lehiaketa izango da, eta dastaketa tajuz egiteko, sagardoa ere izango da, laguntzeko. Gainera, 12:00e­tan idi proba hasiko da.
Horrela, eguerdiko 14:00e­tan hasiko da auzo bazkaria.

Herri kirolak, arratsaldean
Bazkalostean ere izango da festa. Hain zuzen, arratsaldeko 18:00etan herri kirolekin gozatzeko aukera izango da, eta 19:00etan, toka txapelketa egingo da.
Iluntzeko 21:00etan hasiko dira festa eguna agurtzen, afari eder baten bueltan.
San Rokeren aitzakian, ordea, bihar ere izango da jai girorik, ermitan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!