Zarautzen lehia gaur, ‘Maialen’ ontziak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 15a, 02:00

Goizeko 11:00etan hasiko da, Zarautzen, Gipuzkoako Ema­ku­mezkoen VII. Traineru Li­gako 12garren jardunaldia. Hernaniko Maialen trainerua orain artean ondo finkatutako seigarren postuari eusten saiatuko da.
Izan ere, 33 punturekin, Deusto, Hondarribia eta Co­lin­dres atzetik ditu. Aurretik di­joaz, ordea, Getaria-Zarautz (48 puntu), Donostia (49), Orio (67), Hibaika (74) eta San Juan (75).

Beste bi jardunaldi
Gaurkoaren ondoren, beste bi jardunaldi geratuko dira liga bukatzeko; hilaren 20an Co­lin­dresen, eta 27an, Errenterian.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!