Iragana eta etorkizuna bat, orainaldiko fiestatan gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 15a, 02:00

Bezperaren bezperan, gazteek bota zuten itxaferoa, eta atzo, Umore Ona abesbatzak. Ira­ga­na­ren eta etorkizunaren aldarrikapena eginez, Ainara Nar­barte eta Jexeanton Elizegi, abesbatzako gazteenak eta be­te­ranoenak bota zuten itxaferoa.
Festa lehertuta, kantuan ere aritu ziren, eta omendu egin zituzten Goizuetako eta Nafarroako armarriak eta Ikurriña. Eta omenaldiekin jarraitu zuten topa egitean ere. Erraldoien azken konpartsak (lehenago ere izan ziren beste batzuk; Yandene­tarrak, adibidez), 10 urte bete­tzen ditu, eta emandako la­guntzagatik oroigarria eman zion Maritxo Elizalderi. Felixa Salaberriak eta Joxefina Zu­bietak ere jasoko dituzte.

Bertsotan, Amibirjin eguna
Eta Amabirjin egunean, segi festan! 09:00etan diana izanen da; 10:30etan meza eta prozesioa; 12:00etan erraldoi eta buruhaundiak eta pilota partiduak. 18:00etan, berriz, herri kirolak, eta 19:30etan bertsolariak: Amets Arzallus, Julio Soto eta Unai Agirre eta Eli Pagola hernaniarrak. Gero, musika izannen da nagusi. 

Autobusak gaur 
Goizuetatik: 09:00etan eta 15:00etan. Her­nanitik 10:00etan eta 16:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!