Urtero bezala aurten ere antolatu dute Hernani Futbol 7 txapelketa. Irailaren 3an izango da, Jokatuz elkartu eta irabazi etxera! lelopean. Egitarau zabala antolatu dute egun horretarako, baina nagusiena Futbol 7 txapelketa izango da. Parte hartzeko izena eman behar da, eta dagoeneko epea irekita dago. Garin, Apeadero, Txili eta Zintzarri tabernetan apuntatu daiteke, baita futbol7hernani@gmail.com helbide elektronikoan ere.