Ikaragarrizko hasiera Barrenetxea IVk, azpitxapeldunari irabazita

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 14a, 02:00

Ezinhobeto hasi du Ba­rre­netxea IV atzelari hernaniarrak Buruz Buruko Kutxabank Erremonte Txapelketa; atzoko partidua zen ligaxkako aurrenekoa, eta ikaragarrizko partidua jokatu zuen. 
Uterga aurrelari doneztebearra zen faborito; iazko azpitxapelduna. Baina hernaniarrak argi utzi zuen sasoi ederrean iritsi dela txapelketara, eta bien arteko azken norgheiagokek utzitako zapore txarrari buelta eman nahi izan zion. 21 eta 30 irabazi zuen. Horrela, lau puntu pol­tsikoratuta sartu da lehian hernaniarra, eta doneztebearrak ez du bat bera ere lortu.

Asteartean jokatuko du berriro Barrenetxea IVk; Aizpuru III izango du ligaxkako azken aurkaria.

Finalerdiak, uste baino gertuago
Hasiera eder honekin, aukera haundiak dauzka aurten Ba­rrenetxea IVk, sorpresa emateko.
Ligaxka hilaren 25era arte jokatuko da. Hurrena, Ba­rrenetxea IVk B taldeko hirugarren partaidearen kontra jokatuko du; Aizpuru IIIren kontra. A taldean, berriz, Ion, Uterga eta Urrizak jokatu beharko dute; denak denen kontra.
Talde bakoitzeko bina onenek azken fasea jokatu ahal izango dute; finalerdiak, alegia. Beraz, hernaniarrak aukerarik ez du falta, finalerdietaraino iristeko, behinik behin.

Asteartean, berriro
Hain zuzen, asteartean bertan aukera izan dezake Ba­rre­ne­txea IVk, finalerdietara pasako ote den jakiteko; Aizpuru IIIren kontra jokatuko du, eta irabaziz gero, ezbairik gabe, finalerdietan izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!