Beroari eta opor giroari aurrea hartu ezinik, Hernani

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 14a, 02:00

Lagunarteko partidua jokatu zuen atzo CD Hernaniko Ohorezko Erregional Mailako taldeak. Aurredenboraldiari hasiera eman zioten horrela, eta 1 eta 3 galdu zuten Beasainen kontra. Ez zen partidu erraza; hirugarren mailan jokatzen du Beasainek, eta oporrak ederki atzean utzita zituzten jokalariek, hilabete baitaramakite entrenatzen. Hernaniarrek, hala ere, lortu zuten jokoan sartzea, eta Lander Ibarbururen golarekin erakutsi zuten aurtengo denboraldian ere borrokatuko dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!