Hainbat lan, datozen egunetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 14a, 02:00

Eguraldi ona aprobetxatuta, herriko hainbat bidetan kon­ponketak egiten ari da Udala.
Datorren asteartean, Oken­­doenea-Añarregi arteko bidea asfaltatzeko lanekin hasiko dira, eta asteazkenean bukatzea aurreikusten dute. Segidan, Okendoenea-Añarre­gi­ko zatiarekin hasiko dira. 

Osiñagako zubia, irekita
Bestalde, Osiñagako Txurie­ne­ko zubi kolgantea kon­pondu dute, eta dagoeneko irekita dago.

Ermitarako bidea, itxita
Asteazkenean, berriz, Her­na­ni BHIko kirol pistako lanak direla eta, itxi egingo da Santa Barbarako ermitarako bidea, 08:00ak eta 15:00ak bitartean, 32 metroko ka­mi­oiak pasa behar duela eta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!