Etxola berria Ereñotzun, auzokonposta egiteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 13a, 02:00

Auzokonposta egiteko gune berria du Ereñotzuk aurreko astetik. Oraingoz etxola bat jarri du Udalak, eta 19 familia ereñotzuarrek eman dute ize­na bertan beraien hondakin organikoak bota, eta konposta egin ahal izateko. Dena den, Udalak jakinarazi duenez, 30 familien konposta kudeatzeko prestatuta dago horietako etxola bakoi­tza.

35garren etxola

Hernaniko Udalak herrian zehar jartzen duen 36garren etxo­la da Ereñotzukoa, beste 35ak herrian zehar daude ko­katuta. Eta jakinarazi du urte bukatu aurretik, beste bi jar­tzea aurreikusten duela. 

Denera, 769 familia
Udalaren datuen arabera, de­ne­ra 769 familiek egiten dute   auzokonposta, eta 690ek autokonposta beraien baserri, lorategi edota baserrietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!