Ergobiako Aiotzategi kaleko 4garren zenbakian alokairu sozialeko zazpi etxebizitza zozketatuko ditu Astigarragako Udalak. Horretarako, izenematea ireki dute, eta irailaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Eskabide orriaz gain, udaletxean entregatu beharko dira: familia liburua, NANaren fotokopiak, edota errolda ziurtagiriak. Horrez gain, betebeharreko baldintza batzuk ere ezarri ditu Udalak: eskatzailea adin nagusikoa izatea, urtean 3.000 euro eta 21.000 euro arteko diru-sarrerak edukitzea, eta herrian erroldatua egotea edo egon izana ziurtatzea, edo bertan lan egitea.