Herri kirolak eta jana nagusi, Santiomendiko egun haundian

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 13a, 02:00

Jai eguna da etzi, eta hori aprobetxatuz, festak dira baz­ter askotan. Horien arte­an, Santiagomendik ordu­an os­pa­tzen ditu urtero auzoko jaiak, eta aurten ez da gu­txi­ago izango.

Diana, esnatzeko
Goizeko 09:00etan emango zaio hasiera jaiei, bizi­la­gu­nak esnatu eta jaietan dau­dela ohartarazten duen dia­na­rekin. Hori bukatuta egi­ten zuten oilasko bilketa ber­tan behera geratu da, aurtengoan.
Jai euskaldunetan hain berezkoa den zita 11:30eta­rako jarri dute. Orduan egin­go da tortila lehiaketa eta ja­na ondo sartzen lagun­tze­ko, sagardo dastaketa tra­di­zio­nala. Bitartean, gainera, idi proba ikusi ahal izango da.
14:00etan, hasi­­ko da auzo bazkaria Artola sagardo­tegian, eta bazkalosteko jai giroan jada sartuta, herri kirolen era­kusketa ikusteko aukera izan­go dute berta­ratzen dire­nek, 18:00etan.
Segidan hasiko da toka txapelketa. Eta egunari bu­kaera emateko, auzo afariak borobilduko du eguna, gaue­ko 21:00etan hasita, gor­putzak irauten duen arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!