Lagunarteko beste bi partidu jokatu zituzten atzo, CD Hernaniko futbolariek. Ohorezko Erregional Mailako mutilak bikain aritu ziren, eta 5 eta 0 irabazi zuten Martuteneren kontra, Iñurri, Goia, Jota eta Moraren golekin. Emakumezkoen Euskal Ligakoek, ordea, 3 eta 0 galdu zuen Añorgan.