Suziria prest, hiru eguneko festa hasteko!

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 2a, 02:00

Festarik festa ibiltzen da Hernani irailaren bukaerara arte, eta ibilbide horretan, Latsunbeberri-Marielutsen egingo du geldialdia asteburu honetan. Gaur botako dute festen hasierako kohetea, arratsaldeko 19:30etan. Hortik aurrera, hiru eguneko festa izango dute auzoan.

Frontenis txapelketa, suziria baino lehen
Dena den, egitaraueko ekin­tzak ez dira suziri jaurtike­tarekin hasiko. Horren aurre­tik, frontenis txapelketa egin­go dute auzoko frontoian, arratsaldeko 17:30etan. 
Ondoren, festen hasiera­rekin batera, Apaxi Konta­lariak ipuina kontatuko die bertaratzen direnei, eta ordu­bete beranduago hasiko da sardin-jate herrikoia pista polibalentean.
Aurreneko eguna buka­tze­ko, Txingudi DJek girotuko du­te gaua, 21:30etatik 02:00ak ar­te.

Paella-jatea, bihar
Bihar izango da Latsun­be­berri-Marielutseko festen egun haundiena, eta orduan izango dute auzokideek ohiko paella-jateaz gozatzeko auke­ra. Plater bat eskuratu ahal izateko, txartela beharrezkoa izango da; Labeak, Gailur eta Inaxi okindegietan daude salgai.

Batzordearen txosna, pista polibalentean
Hiru egunetan zehar, txozna jarriko du Jai Batzordeak pista polibalentean, eta jana eta edana eskainiko ditu.

LATSUNBEBERRI-MARIELUTSEKO AUZOKO EGUNA

GAUR, IRAILAK 2

17:30, Frontenis txapelketa auzoko frontoian.
19:30, Festen hasierako kohetea.
19:30, Ipuin kontaketa Apaxi kontalariarekin.
20:30, Sardin jatea pista polibalentean.
21:30-02:00, Musika pista 
polibalenteko oholtzan, TDJSek (Txingudi DJs) eskainita.

BIHAR, IRAILAK 3
10:00-12:00, Betiko jolasak: zaku lasterketa, altxorraren bila, zinta lasterketa bizikletan, zapi jolasa, eta futbolina.
10:30, Marrazki entrega eta erakusketa pista polibalentean (saria egongo da partaide guztientzat).
10:30, IV. Iturritxo Elkartea esku pelota txapelketa (kanporaketak).
12:00, Trikitilariak eta buruhaundiak auzoan zehar.
14:00, Gazte nahiz helduentzako paella jatea, pista polibalentean. Tiketak salgai 3 eurotan, Labeak, Gailur eta Inaxi okindegietan.
16:30-19:30, Puzgarriak eta ohe elastikoak pista polibalentean.
16:30, Mus txapelketa pista polibalentean (izenematea, txosnan; bikoteko, 12 euro).
17:00, Ping-pong txapelketa, auzoko tenis pistan.
18:00, Haurrentzako Toka Txapelketa, pista polibalentean.
19:00, Helduen Toka Txapelketa, pista polibalentean.
19:30, Txokolatada, pista polibalentean.
20:30-02:00, Musika, pista polibalentean, TDJS (Txingudi deejays) taldeak eskainita.
23:00, Bingo herrikoia pista polibalentean.
00:00, Zezen suzkoa.

ETZI, IRAILAK 4
11:00-12:00, Patata tortilla txapelketa (entrega pista polibalentean). Sariak: 2 afari Latsunbe tabernan, 2 afari Tranbia tabernan, 2 afari Ilargi tabernan.
11:00-12:30, IV. Iturritxo Elkartea esku pelota txapelketako finalak.
11:00-13:00, Gozogintza tailerra Iturritxo Elkartean (8 urtetik gorako haurrentzat).
12:00-12:30, Lehiaketako tortilen epaia eta sari banaketa.
12:30-13:30, Trikitixa.
12:30-13:30, Sagardo dastaketa, pista polibalentean. Laguntzen dute: Altzueta, Rufino, Alberro, Otsuenea, Zelaia, Artola, Akarregi, Elorrabi, Gurutzeta eta Oialume Zar.
14:00, Festa bukaerako suziria.
*Edariak, ogitarte­koak eta pintxoak salgai txosnan, festen antolaketa ekonomikoki lagun­tzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!