Fiestak ofizialki hasi arte ezin itxoin, eta gaur murgilduko dira jai giroan goizuetar gazteak.
Besteak beste, paella lehiaketa antolatu dute, eta arratsalderako, Urumea jaitsiera, Elektrotxaranga, txupinazoa eta kontzertuak.
Paellarako osagai bereziak, norberaren esku
Paella lehiaketarekin hasiko dute eguna gazteek. Goizeko 11:00etan jarri dut zita, plazan, eta osagai nagusiak antolakuntzak emanen ditu, bazkaritarako txartelaren prezioaren barruan: arroza, tipula, baratxuria, gatza, piperra, olioa, azafrana... Gainerako osagai bereziak, berriz, norberak ekarri behar dituela jakinarazi dute. Hortxe ote, paella goxoena lortzeko giltza?
Materiala, berriz, talde bakoitzari berea lortzeko eskatu diote: paellera eta sua. Hala ere, antolakuntza saiatuko da laguntzen.
Giro ona, sagardoa eta kamixetak
Lehiaketak iraun bitartean, musika, sagardo barrika eta giro ona izanen direla ziurtatu dute. Era berean, kamixetak jasotzeko aukera izanen da, 11:00etan plazan.
Bazkaldu, ikastolan eginen dute, eta gauera arte luzatuko dute festa.