Urtero bezala, Garayar autobusek zerbitzu berezia jarriko dute martxan Donostiako Aste Nagusian zehar, gaur bertan hasi eta hilaren 20ra bitartean.
Urnieta eta Donostia arteko ibilbidea, gau osoan zehar
Hernani-Aiete-Donostia linea 15 minuturo hartu ahal izango da, goizaldeko 02:30ak arte, eta hortik aurrera, ordu erdiro, 06:30ak arte (azken irteera, Donostiatik).
Irteera geltokia San Bartolome kalean (Haway parean) egongo da 21:30etatik 00:15etarako tartean, eta Okendon, 00:30etatik aurrera. Linea hau Urnietaraino luzatuko da 22:15etatik aurrera.