Barrenetxea IVk, aurreneko duelua

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 13a, 02:00

Ostegunean jokatu zen Buruz Buruko Txapelketako  pre­biako azken partidua, eta pun­tu bakar bati esker, Aiz­pu­ru III sailkatu da li­gax­karako; Ma­txin IIIri 30 eta 29 ira­ba­zita, Aizpuru IIIk osatuko du B taldea, Uterga eta Barrenetxea IVrekin batera. A taldean, berriz, Urriza, Endika eta Ion izango dira.
Hain zuzen, gaur bertan ha­siko da ligaxka, eta Ba­rre­ne­txea IV eta Uterga ariko dira aurrez aurre, arratsaldeko 16:00etan Galarretan hasiko den jaialdiko bigarren par­ti­du­an. Uterga, iazko az­pi­txa­pel­duna da faborito, baina Ba­rre­netxea IV sasoi ederrean da­tor, eta aukerak badauzka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!