Luis Llopis hernaniarra da Real Madrid futbol taldeko atezainen entrenatzailea, eta Europako Superkopa irabazi berri dute. Norvegiako Trondheim hiriko Lerkendal estadioan neurtu zituzten indarrak asteartean Sevillak eta Madrilek, eta azken honek irabazi zuen 3 eta 2. Llopisek jarraitzaileekin ospatu nahi izan zuen garaipena, sare sozialen bitartez.