Bi zita, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 12a, 02:00

Hernaniko preso eta iheslarien senideek bi hitzordu jarri dituzte gaurko. Batetik, eguerdiko 12:00etan Donostiako Ospitale aurrean egingo den kontzentraziorako deia egin dute, Aitzol Gogortza euskal presoaren egoera salatzeko, «gose greban eta larri gaixo» dagoelako. Bestetik, iluntzeko 20:00etan enkartelada egingo dute Hernaniko plazatik abiatuta, «euskal preso eta iheslariak etxera» ekartzeko eskatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!