Abuztuaren 15ean, astelehenean, 778 urteko egun horretan Orreagan izan zen guda gogora ekarri nahi du Orreaga taldeak. Horrela, Askatasun Eguna antolatu du Pasai Donibanen, eguerdiko 12:00etan hasita, Nafarroa gara, herri bat, lurralde bat, gobernu bat lelopean. Bertan izango dira, besteak beste, Asier Ipiñazar eta Mikel Erauskin. Bestalde, Orreagan bertan ere Orreagako guda gogoratu eta independentziaren aldeko ekitaldia egingo da.