Joko Olinpikoetatik kanpo, Igor Genua

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 11a, 02:00

Atzo bukatu zitzaion amets olinpikoa Igor Genua errugbilari hernaniarrari. Fran­tzia­ren aurka 26-5 galdu, eta on­dorioz, Espainiako Zazpiko Errugbiko taldea Joko Olin­pikoetatik kanpo geratu zen.

Entsegua, bukaeran
14 puntuko tartearekin irabazi behar zion Espainiako selekzioak Frantziakoari final laurdenetara pasatzeko, eta hori buruan zutela atera zi­ren zelaira. Ondorioz, baloiaren jabetza osoa izan zuten  aurreneko zati osoan zehar, eta defendatzea egokitu zitzaien frantziarrei. Hala ere, 4garren minutuan Frantziak egindako entsegu eta transformazioarekin joan ziren atsedenera (7-0).
Bigarren zatian, frantziarrak in­dar­tsu atera ziren, eta hori markagailuan nabaritu zen. Dena den, Genuaren taldeak ez zuen aukera galdu eta azken minutuan egin zuen entsegua (26-5).

Azkeneko postuak, jokoan
Dominak eskuratu ezinik, Kro­nikako erredakzioa ixtean Ke­niaren aurka jokatzen ari zen Genuaren taldea, bederatzigarren postua erabakitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!