Anartz Artola atleta hernaniarra gogor aritu da lanean, eta ereindako uztaren emaitzak jasotzen hasi da, dagoeneko; Espainiako Kopako Mendi Lasterketan hartu zuen parte igandean, Castellonen, eta hirugarren bukatu zuen 10,27 kilometroko ibilbidea, kadete mailan, 01:10:21 denborarekin.
Uztailean Euskal Herriko Mendi Lasterkarien Selekzioarekin entrenatzeko deitu zuten, eta haiekin batean izan zen igandean, Castellonen.