Larramendi kaletik Portura dijoan bidea, bi norabidekoa

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 11a, 02:00

Obrak egin dira Larramendi kaletik behera, Portu auzoraino dijoan errepidean. Udala­ren asmoa izan da «bertan sortzen diren trafiko arazoak saihestea eta bereziki oinezkoen segurtasuna berma­tzea», Koro Etxeberria Zer­bi­tzu­etako zinego­tziak azaldutakoaren arabera.
Obrarekin batean, eta «bereziki Elizatxo ikastolaren parean eta Portuko trenaren tunelean sortzen diren arazoak saihesteko asmotan, Udalak proposatu zuen abendura arte proba egiteko, errepide hau beheranzko noran­tzak bakarrik erabiltzeko. Baina bizilagunak ez zeuden ados».

Komisioa, gaia lantzeko
Udala Portu, Elizatxo, Osiñaga eta inguruko bizilagunekin bildu da, proposamenaren berri emateko, baina bizilagunei ez zaie egokia iruditu, eta errepidearen norantzkoak bere horretan mantentzea erabaki du Udalak.
Era berean, komisioa bat sortzeko proposatu die Udalak bizilagunei. «Bertan sortzen diren trafiko arazoak konpon­tzeko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko eskatu izan zaigu behin baino gehiagotan. Udalaren proposamenak onespenik izan ez duenez, lantalde bat sortzea adostu dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!