Aurten ari da ospatzen bere 10garren urteurrena, Goizuetako Umore Ona abesbatza. Eta zalantzarik gabe, ospakizun horrek bere tokia izanen du Amabirjin Jaietan; oso toki berezia, gainera. Izan ere, abesbatzak botako du aurten, jaien hasierako txupinazoa. Hala jakinarazi du Udalak: «merezimendu osoz eman nahi diegu aukera hori, urte hauetan guztietan egin duten lanagatik».
Abuztuaren 14an izanen da hori, Amabirjin bezperan, eta abuztuaren 18ra arte luzatuko dira jaiak. Aurretik ere, beste bi festa egun izanen dira herrian: hilaren 7an umeen eguna, eta 13an gazteena.
Abesbatzak, gainera, parte hartzea izanen du umeen egunean: aurorak kantatuko dituzte, goizeko 08:00etan.