San Roke eguna asteartean, ermitan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 10a, 02:00

Santiomendiko jaiei segika, San Roke eguna ospatuko da asteartean, Santiomendiko ermitan. Hasteko, meza izango da ermitan, 11:00etan. Hura bukatuta, Astigar dantza taldeko dantzarien emanaldia izango da 12:00etan. Eguerdiko 14:00etan, berriz, Labeldun oilasko jatea egingo da, eta txartelak Ikatza tabernan erosi daitezke dagoeneko. Bukatzeko, 17:30etan, berbena izango da Alaikirekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!