Umeen egunari segika, badatoz Amabirjinak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 10a, 02:00

Igandean Umeen Eguna ospatu zuten Goizuetan, eta larunbat honetan eginen du eztanda festak, nahiz eta txupinazoa igandean botako duen, Umore Ona abesbatzak. Jai giroa ziurtatuta dago. 

Gazteen egunerako, prest
Umeen eguneko Felix Loiar­te­ren argazkiak albiste honen bukaeran dagoen loturan ikusi daitezke. Egun ho­rre­tako giro paregabeari larunbateko Gaz­te­en Egunak emanen dio ja­rraipena. Paella prestaketa eta baz­karia izanen dira, eta izen ematea Amaia kafetegian egin behar da. Bestalde, kamisetak jasotzeko aukera izanen da ostiralean, 19:00etan plazan, eta larunbatean bertan, 11:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!