Larunbatean hasiko da erremonteko Buruz Buruko Kutxabank Txapelketako ligaxka. Aurretik, ordea, prebiak daude jokoan. Atzokoan, Ionek irabazi zion Segurolari, 30 eta 20, eta horrela, bera izango da Urriza eta Endikarekin A taldea osatuko duen jokalaria. B taldea osatzeko, berriz, biharko partiduko garailea ezagutu zain egon behar da: Matxin III edo Aizpuru III.