Santiomendiko jaiak, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 10a, 02:00

Jai eguna izango da astelehena toki askotan, eta baita Astigarragako Santiomendi auzoan ere. Hain zuzen, festa egun zoragarri bat pasatzeko moduko egitaraua prestatu dute: goizeko 09:00etan diana, eta 09:30etan baserriz baserri oilasko biltzea; 11:30etan, berriz, tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa izango dira, eta eguerdiko 12:00etan, zaldi dema; auzo bazkaria egingo da segidan, 14:00etan, eta arratsaldean, 18:00etan herri kirolak, 19:00etan toka txapelketa eta 21:00etan auzo afaria izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!