Amonarriz pixkanaka aurrera; Semperena, berriz, erretiratua

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 10a, 02:00

Ez dute zorte bera izan Hernaniko eta Astigarragako txirrindulariek, Iruñeako Itzulian.
Asteazkenetik larunbatera, lau etapatan jokatu zen lasterketa. Guztira, 352,20 kilometro egin behar izan dituzte.

Ander Amonarriz hernaniarra, 17garren
Ander Amonarriz hernaniarra txukun aritu da lasterketan, pixkanaka gora eginez. 
Aurreneko etapan 47garren postuan bukatu zuen. Bigarrena bukatuta, berriz, sailkapen orokorreko 27 posturaino igoa zen. Hirugarrenaren ondoren, 16ga­rrenenera. Eta laugarren eta azken etapa bukatuta, sailkapen orokorreko 17garren postuan geratu da hernaniarra.
Orain, igandean jokatuko den Euskal Herriko Torneoa dauka buruan, eta buru-belarri lanean ari da.

Urko Semperena astigartarrak, kolpea
Urko Semperena astigartarrak, berriz, ez zuen zorte onik izan. Aurreneko etapan bertan, istripua izan zuten 30 txirrindulariren artean suertatu zen. Buruan kolpe haundia jaso zuen, eta kaskoak lan ona egin bazuen ere, hau puskatu egin zen, eta punturen bat ere jaso zuen. Ondorioz, lasterketa utzi egin behar izan zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!