Eraztun olinpikoei neurria ezin hartu, Genuaren taldeak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 10a, 02:00

Igor Genuak osa­tzen duen errugbiko zazpiko taldeak ezin izan zuen atzokoan ezer egin, Rio de Ja­nei­roko Joko Olinpi­ko­e­tako au­rre­neko partiduetan. Es­painiako Zaz­piko Errugbiko taldeari aurkari gogorreko taldea egokitu zaio aurreneko fasean; Hegoa­frika, Aus­­tralia eta Fran­tziarena, eta au­rreneko bietan galdu egin zuen: Hegoafri­karen kontra, 24 eta 0, eta Australiaren kontra, 26 eta 12. Gaur, hemen 16:00ak direnean, Frantziaren kon­tra aritu beharko du taldekako faseko azken partiduan. Hala ere, dena jokoan dago oraindik, sorpresaz be­teriko kirola baita Zazpiko Errug­bia; Japoniak, adibidez, Zeelanda Berriari irabazi zion.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!