Bidegorria egin ahal izanen du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 3a, 02:00

Errekurtso bat jaso ondoren, Goizuetako Udalak bidegorria eraikitzeko egindako proiektua epaitegietaraino iritsi zen. Auzitegi Gorenak zuen azken hitza, eta azkenik Goizuetako Udalaren alde egin du. Ondorioz, Udalak bidegorria egiteko proiektua aurrera eramateko baimena du.

Plan Munizipala, hasiera
2009garren urteko Plan Munizipala onartzean hasi zen dena. Udalak bere webgunean emandako azalpenen arabera, bertan, «ez ziren behar bezala jasotzen bidegorriaren proiektua egiteko zehaztapenak». Orduan, «Udalak aldaketa bat egin zuen Plan Munizipalean proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, baina Udalaren egokitzapenak errekurtso bat jaso zuen».

Azken epaia, aldekoa
Auzitegi Gorenak zuen hitza eta dagoeneko kaleratu du azkeneko epaia. Udalaren alde egin du, izan ere, ondorengoa ebatzi du: «Nafa­rroako Go­ber­nuak onartu zuen Udalaren Plan Urbanistiko Munizipala legeak eskatzen zituen betekizun guztiak onartuta egin zela». Ondorioz, Udalak pro­iektuarekin aurrera egin ahal izanen du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!