Oposaketaren deialdian, akatsa

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 3a, 02:00

Familia Langile izateko deialdia egin du Goizueta eta Arano barne hartzen dituen Laga Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak. Horre­ta­rako, oposizio-lehiaketa bat antolatu dute, eta uztailaren 19an argitaratu zen Nafa­rroako Boletinean deialdia. 
Hain zuzen argitaratutako deialdi horretan akats bat dagoela jakinarazi du Man­komunitateak: deialdian ze­rren­datzen diren tituluez gain, Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako Lehen Mailako titulua edo horien baliokidea izan beharko da.

Izenematea, abuztuaren 19ra arte
Nafarroako Boletinean argitaratutako baldintzak bete­tzen dituztenek, abuztuaren 19ra arte izango dute oposaketan izena emateko epea. Man­ko­munitateko Erregistro Oro­korrean (Leitza) egin behar da hori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!