Irailaren 25erako deitu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak, eta herritarrek bertan bozkatzeko aukera izango duten ala ez jakiteko, astelehenean jarriko dute ikusgai hautesle errolda Udaletxeko idazkaritzan. Jakinarazi dute errolda osatzerakoan kontuan hartu dituztela maiatzaren 30a baino lehenagoko datuak, beraz, data horren ondoren erroldatu direnek aurreko herrietan bozkatu beharko dute.