Skate txapelketa egin zuten larunbatean Molotoff Irratiak antolatuta. Eguerdiko 12:00etan hasi zen, gaztetxoenen txapelketarekin, eta arratsaldean egin zuten erakustaldia helduenek. Urtean zehar hainbeste entrenatu ondoren, skater bakoitzak gustokoen dituen trukoak egin ahal izan zituen jendearen gozamenerako. Eguzkiari esker publikoak egun pasa paregabea pasatzeko aukera izan zuen, freskagarri, pizza eta guzti.