Deusto atzean utzita, seigarren ‘Maialen’

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 8a, 02:00

Azkeneko jardunaldien an­tzera, ‘Maialen’ek Deusto­rekin duen norgehiagokak Gipuz­koako Emakumezkoen Ligan dirau. Larunbatean Onda­rroan bizkaitarrek au­rrea hartu ondoren, hernaniarrak aurreratu zitzaizkien atzo, Pasai San Pedron. Seigarren iritsi zen Maialen, 11:42,59 minutuko denbora eginda, eta atzean utzi zituen bizkaitarrak, 4 segundora. Hibaikak irabazi zuen oraingo honetan estropada (10:57,21), eta bigarren izan zen San Juan (11:05,55).

Hurrengo zita, Zarautzen
Datorren astelehenean, gaur zortzi, jokatuko da Ligako 12garren jardunaldia. Zara­u­tzen izango da, goizeko 11:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!