Gaur Galarretan, arratsaldeko 16:00etan hasiko den erremonte jaialdiko bigarren partidua izango da, Buruz Buruko txapelketako prebiako azkena: Aizpuru III eta Matxin III ariko dira nor baino nor, ligaxkan parte hartuko duen B taldea osatzeko azken pasea lortzeko. Ligaxka larunbatean hasiko da.
Bestalde, gaurko estelarrean partidu ikaragarria espero da: Ezkurra II-Ion/ Zeberio II-Barrenetxea IV.