Salillas txapeldun, Moncayoko itzulian

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 9a, 02:00

Lagunen artean, erdi broman, azaldu zuen Xabier Salillas hernaniarrak konforme geratuko zela, aurtengo Calcenada lasterketan iazko marka postu bat gorago geratuta hobetzen bazuen. Eta esan eta egin. Iaz bigarren egin zuen, eta aurten, txapeldun izan da.

Txapelduna, kideak ondo atzean utzita
Moncayoren bueltan egiten den lasterketa da Calcenada, 104 kilometrotakoa. Salillasek 13 ordu eta 10 minutu behar izan ditu lasterketa osatzeko, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek 50 minutu gehiago behar izan dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!