Elementu naturalak, jolaserako

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 9a, 02:00

Naturako osagaiak dira hondarra, harriak, adarrak, egurra, ura...  Elementu natural horiekin egokitutako parkea egin berri du Udalak, Bidebieta plazan, Antziolan, «bertan umeek irudimena landu, errealitatea behatu, esperimentatu eta arriskuak neurtzeko aukera dutelako. Hala uste dute hainbat adituk», azaldu du.
Proiektu hau 2015eko Hernani Erabaki, aurrekontu parte-hartzaileak osatzeko prozesuan onartutako proposamenetako bat izan zen. 0 eta 3 urteko haurrentzako, elementu naturalekin osatutako bi parke eskatu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!