Zazpigarren Ondarroan, atzo; aukera berria gaur, Pasai San Pedron

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 7a, 02:00

Asteburu mugitua izaten ari da hau ‘Maialen’ traineruko neskentzat. Ondarroan izan ziren atzo, eta gaur, Pasai San Pedron egingo dute arraun, eguerdiko 12:00e­tan hasita.

Zazpigarren, Ondarroan
Arratsaldez izan zuten zita oraingo honetan Hernaniko arraunlariek. Aukera pare­gabea zuten Zumaiako es­tropada atzean utzi, indartsu atera eta Gipuzkoako Ema­kumezkoen Traineru Ligako sailkapenerako puntuak es­kuratzeko. Izan ere, Deus­torekin du­en tartea haun­ditzea komeni zaie.

Zazpigarren izan zen ‘Maialen’ Ondarroan, 11:57,51 minutuko denbora eginda.


Baina norgehiagoka ho­rre­tan, biz­kaitarrak ga­ilen­du ziren, eta Hernani zaz­­pi­garren postuarekin kon­­for­matu behar izan zen. Her­naniko arraunlariek 11:57,51 minutuko denbora egin zu­ten, baina Deustoko neskek 8 segundu lehenago iristea lortu zuten.
Hala ere, Maialenek atze­an utzi zituen, beste behin, Hon­darribia eta Co­lindres taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!