Amabirjin Jaiak hasiko dira datorren astean, eta urtero bezala, astetebete lehenago, Umeen eguna izanen da gaur. Umore Ona abesbatzak esnatuko ditu haur zein helduak aurorekin, eta Irumaita txaranga aterako da, ondoren. Denek batera bazkalduko dute eskolan, baina horren aurretik, haurren pilota partiduak izanen dira. Zezenak eta poniak ikusiko dituzte 16:30etan plazan. Berendua bukatzean, trialsin ikuskizuna hasiko da, eta eguna bukatzeko, disko festa.